Akta bilera formal batean eztabaidatu diren gaiak eta adostu diren hitzarmenak jasotzen dituen dokumentu idatzia da. Helburua bileran gertatutakoa erregistratzea eta adostutako hitzarmenak balioztatzea da. Akta mota hauek erabiltzen duten erakundeak anitz dira, legebiltzar batetik auzokide komunitate batera. Batzar formaletan idazten dira aktak eta idazkera formal batean, erregistro jaso batean, idatzi ohi dira. Akta gehienak akta liburu batean bildu ohi dira baina akta guztiak dokumentu independenteak izatea ere posiblea da.